Maider López

Tokialdatu

Tokialdatu instalazioak aretoko hormen kopia sortzen du, 140 cm-ko aurrealdeko tokialdatze baten bidez eta 190 cm-koa alboko beste tokialdatze baten bidez. 50 cm inguru altuera duten horma berriek tokia birpentsatzeko aukera ematen digute, aretoa erabili eta hautemateko ohikoak diren dinamikak hautsiz. Oztopo horrek bestelako perspektibak eta ibilbideak sortzen ditu, ezohiko zirkulazioak eraginez.

Tokialdatu da, baita ere, azken hamar urteetan egindako lanen erakusketaren izenburua.

 

Tokialdatu, Maider López. Koldo Mitxelena Kulturunea. Donostia, 2015