Maider López

Marta Arzak, 2005

<<<<<

Maider López : Ateak

Ez dagokiguna ezagutu eta jakiteko desiraz gain ( eutsiezina eta arriskutsua batzuetan ) mundu berriak aurkitu eta irudikatzea baimentzen duen bertute modura ere definitu dezakegu kuriositatea edo jakinahia.

Maider Lopez-ek sortua da, 2003. urtean Max Estrella galerian erakutsi zuen, Ateak izeneko lana. Erakusketa geletako batean lehendik bertan zeuden ateen bost ate berdin berdinak sortarazi zituen; panel-mugikor moduko egurrezko ate zuriak. Horrela, bisitariak zortzi ateak libreki mugi zitzazkeen beraien posizioak aldaraziz. Ate hauetako bat mugitu eta beraren atzean beste ate bat aurki genezakeen, edo galeriaren hormarekin topo egin edo eta gune (espazio) pribatu edo erdi-publikoak (biltegiak, lan-eremuak…) atzeman. Guzti honek, ateen konbinatzeko moduan zein bisitariak obrarekin zuen enkontruetan,  konbinazio anitzen aukera eman zuen.

Ateak izeneko lan honetan beraien artean oso desberdinak diren oharmen eta solaskidetasun kontzeptuekin erlazionaturiko hiru ikuspegi aipatu genitzazke; obraren eta bisitariaren arteko enkontru edo desenkontrua dela eta bien artean sortutako elkarrizketa edo mututasuna, obraren eta sortua izan den espazio arkitektonikoaren arteko erlazioa eta azkenik, proiektu hauen garapena bai denboran zein gune pribatu eta etxetiarrean. Garbi dago beraz ikusleekiko elkarreragina obraren izatearen eta bilakaeraren parte dela. Beraz, bai elkarreragiteak zein ezak, kuriositatea, ziurgabetasuna, ezinegona eta dibertimendua ere sortu dezake ikuslearengan. Bai ate hauek fisikoki mugitzea aukeratu edota  beraien behaketa edo kontenplazio zuzena aukeratu, atearen atzekaldean zer aurkituko dugun ez jakitearen edo ez dakigunaren ideia etengabekoa da. Poliki-poliki, ikusle-obra erlazioa galeriaren gune (espazio) arkitektonikora zabalduz doa ordea; bertan zuzenki parte hartuz, beraren morfologia aldatuz eta norabide anitzeko labirinto bat araberatuz.

Guzti honek Mies van der Rohe-ren arkitekturaren jariotasun espazialera edo Lewis Carrol-en “tranpa” guneetan pentsatzera garamatza halabeharrez. Baina kasu honetan ez da espazio edo gune habitagarrietaz soilik ari ( irudimenean edo mundu errealean) baizik eta itxuraz habitagarri eta eskuraerrazak diren gune edo espazio artistikoetaz. Hauetan zalantzagarritasun araubidetuaren bidez pinturak, arkitekturak, eskulturak eta ezarketa arteak baimentzen dizkion posibilitate guztiekin jolasten du Maider Lopez-ek. Kolorebakar edo monokromoak diren panel handi horiek, non beraien profiletan kolore desberdineko pintura geruza finak aplikatzen dituen artistak, beste bitarteko-espazio batzuk jasotzen dituzte bere baitan. Mugimendu apropos edo norbere irudimenez soilik iritsi daiteke ikuslea gune horietara, zeren momentu jakin batetan fisikoki eskuraezinak gertatzen baitira.

Hau horrela, Ateak bezelako lanak gune publiko edo komertzial jakinetarako sortzen diren proiektuak izaten dira. Beraien erakusketa ondoren, proiektu egoerara pasatzen dira berriro beste leku eta momentu batetan erakusgarri izateko prest, agergarri diren gune berriaren arabera aldagarri edota bilakagarri izanik. Bilduma pribatuaren esparruan antzeko konnotazioak lortzen dituzte mota honetako proiektuek, Sin titulo (Armario),2004, bezalako lanetan ikus dezakegun bezala. Dena den, kuriositate konstante hori da, zentzuen eragite iraunkor hori da, inguratzen gaituen mundua era desberdin batetan ikusten uzten diguna.

Marta Arzak