Sergio Rubira, 2005

Zertan desberdintzen da kamuflaia mozorroaz?

Kamuflaia: kamuflatu aditzaren  akzioa.

Kamuflatu: Armak, tropak, gerra material, itsasontzi…presentzia disimulatu etsaia engaina daitekeenaren itxura emanaz // 2. Gauza  bati beste baten itxura emanez disimulatu.

Mozorroa: Gauza bat itxuraldatzeko erabiltzen diren iaiotasunak ezagutua  izan ez dadin. // 2. Inhauterietan eta bestelako jai batzuetan norbaiten itxura izateko jartzen diren jantzi eta bestelako elementuen multzoa. // 3. Sentitzen dugunarekiko desberdina den zerbait azalaraztea.

Mozorrotu: Pertsona edo gauzen itxuraldaketa ezagutuak izan ez daitezen. // 2. Disimulatu, hitzez eta adierazpenez sentitzen dena itxuraldatu. // 3. Ihauteri jantziz jaztea.

 

Hizkuntzak beti ditu tranpak, liluratzen nauten tranpak, eta idazten ditudan testuetan hiztegia ( barneratzen dituen esanahiak ) erabiltzearen erantzute egiten nauten arren ezin dut saihestu, baliagarri gertatzen zait, argigarria da, bidea erakusten duen mapa baten gisan. Lehenengo pertsona singularraren erabilera ere ezin dut sahiestu; libratzen saiatu arren askatzea ezinezkoa gertatzen zaigun ni madarikatu hori alegia. Zergaitik jarraitu ordea gure buruak engainatuz ? Gezur handi eta zitala da modu inpertsonala, subjetiboa orokor bihurtzen du, soilik eritzi bat dena aginpide, autoritate bihurtuz.

Beraren orrialdeak begiratuz berriro ere, aurkitu nuen bilatzen ari nintzena. Bi hitz, edo…hobeto lau, sustantibo eta aditzen bi bikote alegia. Osagarri diren izena eta egintza beraz. Estrategia desberdinak zehazten dituzten bikoteak, jarduera forma desberdinak, nahiz eta agian bigarrenak ( mozorro eta mozorrotu ) bere zabaltasuna dela eta lehenengoa ( kamuflai eta kamuflatu ) barneratu.

Baliteke beraz obra edo ekintza guztietan mozorrotzeaz aritzea eta soilik batzuetan bakarrik kamuflatzeaz tratatzea. Hau da nire ustez jarraitu beharreko taktika, sailkatzea ahalbidetzen duen taktika, kamuflaia eta mozorroa elkarren ondoan jarri eta aldi berean egiten dira, esplikatzea posible egiten duen etengabeko koherentzia bat sortuz. Ez da beraz adostutako eta faltsua den lehenaldia eta geroa, etengabeko jarraipena baizik. Guztietan dago gordetzen den zerbait, ezkutatzen den zerbait. Espazioa adibidez disimulatuz mozorrotzen da batzuetan eta beste batzuetan aldiz nabarmenduz. Bestalde, objektuei dagokionean beti disimulatu ohi dira, ez diren zerbait dirudite edo diruditena izatea ere baliteke. Hori da desberdintasuna zeren zuhurtasuna da kamuflaiaren berezko ezaugarria eta bereizketa aldiz mozorroarena. Kamuflaiak erabateko integrazioa exigitzen du zeren eta bestela agerian gelditzearen arriskua dago; mozorroak aldiz begi- bistakoa bilatzen du, gehiegikeria, berehalako ezagutza. Eta horrela gertatzen zen non hasiera batetan hormak kamuflatu egiten ziren eta soilik begi erne batek ikus zezakeen isladen bitartez ezkutatzen zena, nolatan margoek koloreztutako argia gainazal zurietan proiektatzen zen, baina kamuflaje hori mozorro egiten joan zen eta hormak koloredun plaken atzean ezkutatzera pasa ziren. Iada ez ziren gordetzen, nabarmendu egiten ziren, beste hormen estruktura agerian jartzen zuten, exageratuz, gaineratuz, eta exagerazio honek irudikapena, simulakroa, agerian uzten zuen, nabarmen. Dena den, objektuek (orduak markatzen zituzten lanpak lehendabizi eta altzari eta lanparek ondoren ) beraien zuhurtasuna nahasmenean mantendu dute beti; berezkoa ez zuten erabilpen bat emanez, industrialak izan nahirik eskuz egindakoak direnean, diseinu itxura izanik benetako artelan direnean, akzio (aldatu, zapaldu, eseri, piztu, konektatu) izan eta orekaren plantak, itxurak eginez, aldi berean irudi eta atzealde izanik. Azkenik baliteke,  izan eta iruditu, mozorrotu eta kamuflatu baino sinonimoagoak  izatea.

Sergio Rubira

Scroll up
Ir al contenido